ENE KONDUAN SARTU

Mediatekako kide baldin bazara, zuzenki irakurle-kondu bat sortua zaizu webgunean. Ondoko urratsak segi itzazu bertan sartzeko :

 1. ENE KONDUA botoia sakatu, gainean ezker

2. VOTRE IDENTIFIANT bete

= Harpide zenbakia (mediatekako txartelan ageri dena)

3. VOTRE MOT DE PASSE bete

= Sorturtea (oinarrizko ezarpena)

4. SE CONNECTER sakatu

5. Zure izena agertuko da orduan ENE KONDUA boitoiaren tokian

6. Egin klik eta bisitatu  !

ENE DATUAK ALDATU

Zure helbidea eguneratu, pasahitza edo erabiltzaile izena aldatu nahi badituzu, errexa da.

Zure konduan sartua zarelarik, aintzineko argibideak segituz :

 1. Zure izenaren gainean klikatu, gainean ezker

 2. ENE DATUAK sakatu

 3. ENE DATUAK ALDATU botoia sakatu

.

Dokumentu bat atxiki lineako katalogoan

Zure etxetik mediatekako dokumentuak erreserba ditzakezu, soilik norbaitek mailegatu baditu.

Dokumentu bati interesatzen bazara, honen iruditxoaren gainean klikatu aurkezpenera heltzeko. 

Dokumentuari buruzko xehetasunen azpian, honen biltokia eta eskuragarritasuna adierazten dituen taula bat aurkituko duzu.

Dokumentuaren egoera "EN RAYON" edo "EN RESERVE" zehaztua bada, mediatekan bertan aurki dezakezu.

Ahatik, dokumentuaren egoera "EN PRÊT" bezala jakinarazia bada itzultze egun batekin, orduan "RESERVER" botoia sakatzen ahal duzu.