Mediatekako ondare funtsa
Rostand-en "Chantecler" liburuaren eskuratzea
« Chantecler » edo « Argikanta » antzerki lana, Arnaga jauregian idatzia, Edmond Rostand-en Kanboko egoitzan, auzoko baserri etxe batetako basakurteko bizian oinarritzen da.
2003ko irailean, Kanboko herriak « Chantecler » banako hau enkantean erosi zuen Drouot-Richelieu-k antolatu Rostand ondoriotasunaren salmentan.
Herriak Akitaniako Liburutegiendako Eskuratze Eskualdeko Funtsa-ri (FRAB) diru-laguntza bat eskatu zuen. FRAB estatua eta eskualdearen arteko ekimenek herriko liburutegien ondare aberastea laguntzea dute helburu, izan ere liburutegiek ondarearen begiratzeko bokazioa dutelako.
Salmenta horri esker, Edmond Rostand eta Rosemonde Gérard bere emaztearen obren inguruko ondare funtsaren osaketa hasi zen herriko mediatekan.
Chantecler iruditan
Chantecler
Paregabeko obra bat
Liburu bakar hau idazleak bereziki inprimatua zuen bere adiskidea zen Louis Barthou politika gizon Biarnesarentzat.
Antzerkiaren argitalpen bakar horrek arkatzezko edo urmargozko marrazki hainbat dauzka, Edmond Rostand-ek izenpetuak. 1903ko lehen eskuizkribuaren jatorrizko izenburu orrialdea ere dauka, « Chanteclair » Rostand-en eskutik idatzia.
Gertaldi bakoitza marrazki batekin idekitzen da eta apaindura edo dekoratuei buruzko eskuzko oharrez, olerkiz edo testu zirriborroz osatua da.
Azkenik, alea Louis Barthou jaunari zuzendu gomita txartelarekin bururatzen da, 1910ko otsailaren 7an Porte Saint-Martin Antzokian iragan zen lehen emanaldiaren azken errepikaketarentzat.
Banako horren estalkia Louis Barthou-k galdaturik Marius-Michel liburu-josleak egin zuen. Marokoar larruki ubel purpura kolorekoa da eta lehen azal gainean, kukurusta gorri bizidun oilar buru zoragarri bat ageri da, eguzkiaren lehenibiziko izpiak irudikatzen duen hondo gainean. Hegiak urreztatuak dira. Ale horrek Louis Barthou-ren ex-libris edo jabetasun zigilua dauka.
Obraren babes-zorroa larruzkoa da; gibel eta izkinak Marokoar larrukizkoak.
Guzia Marokoar larrukiz estalia den eta René Lalique zilarginak apaindu erliebezko azaladun kutxa batean biltzen da.